Mutur Beltz > Marta Silex

Marta Silex
Marta Silex
Fotomontaje
100x70cm
2016

En ciertas partes del Pirineo vasco, aragonés y catalán, los pastores llamaban a las ovejas negras "Marta" y pensaban que estos animales, poseían una gran fuerza mágica para proteger al rebaño de los rayos y las enfermedades. Pero, con la llegada del cristianismo, se expandió la idea de que todo aquello de color negro estaba maldito. Entonces, los pastores comenzaron a separar a sus ovejas negras del resto. El fondo de esta creencia,– según el historiador Bizén d'o Rio Martínez– quizá pudiera estar relacionado con la piedra de Sílex (de un porcentaje muy elevado negra), llamada en diferentes culturas "piedra de rayo",(1) considerada como amuleto dotado de poderes frente a las adversidades. Además, este tipo de piedra fue usada por nuestros ancestros para la elaboración de herramientas cortantes.

Por otro lado, pensar sobre el tiempo evidencia una reflexión ante la vida. Recorremos nuestra existencia sin saber de cuánto tiempo disponemos, pero con la certeza de que es acotado y finito. En la mitología griega, la noción del recorrido de cada vida humana está simbolizada por tres mujeres hilanderas llamadas Moiras, (también denominadas Parcas en la tradición romana, Laimas en la mitología báltica y Nornas en la nórdica). En este sentido, se dice que todo el mundo tiene su Moira, que significa su parte (de vida, de felicidad, de tristeza, etc.).

El movimiento, de las manos de estas tres hilanderas representa el fluir de la vida y cada una encarna uno de los tres polos de temporalidad de la existencia humana: pasado, presente y futuro. La que hila, el pasado, tiende entre sus manos ese hilo de nuestra existencia que se ha ido desplegando y entrecruzando con otras hebras. La que elabora el presente es la que mide el hilo; ya que la porción de hilo que llevamos recorrida nos da la medida de lo que somos en el momento actual y lo que llegaremos a ser en el futuro viene dado por el trozo de hilo que nos resta; y en el extremo final nos espera la tercera hilandera, que alude a la propia muerte cortando el hilo con su tijera.

Estas hilanderas trabajaban ocultas a las miradas ajenas, en la oscuridad de la noche. ––Según el artículo titulado “El hilo de la vida. Las diosas tejedoras en la mitología griega” de Olaia Fernández Guerrero¬– Esas divinidades, representan de modo metafórico, la labor cotidiana que actualmente ejercen las mujeres en el espacio doméstico, una importante labor que en muchas ocasiones no es reconocida porque se desarrolla de modo oculto. En este texto, la autora cuestiona algunos componentes de lo femenino donde se fundamentan prejuicios patriarcales, con el objetivo de que tengan una mayor visibilidad y sean valorados.

“Las Moiras, en tanto que hijas de la Noche, permanecen recluidas en el ámbito invisible al que pertenece todo aquello que no tiene reconocimiento en el orden masculino, que es ilegítimo y clandestino porque forma parte de una genealogía exclusivamente femenina”.(2)

En este fotomontaje dialogamos con todas estas referencias sobre la tradición cultural que nos ataña desde la experiencia creativa. A partir de la reinterpretación de estas tres mujeres hilanderas, a plena luz del día, bajo la mirada masculina (de Joseba, mi compañero de vida). En primer plano aparece el pasado junto a mi muñeca Marta,(3) en relación a la infancia; representado el origen con un traje para bailar verdiales – un ancestral fandango de origen campesino de los montes de Málaga–. En el centro, se sitúa el presente con la cara pintada de negro como buen presagio; sobre la BiziRueka hila nuestro proyecto de vida Mutur Beltz. Por último, a lo lejos el futuro aparece junto a las ovejas de cara negra carranzanas, predispuesta a cortar el hilo con una lanza de Sílex – que puede ser confundido, por su semejanza, con mi apellido paterno de origen jienense– .

Laurita Siles, 2016

1 En euskera el rayo recibe los nombres ( ozpinarri, ozkarri, oneztarri y tximistarri) que contienen el sufijo “–arri”, que significa piedra, mientras que oz u ortz hacen referencia al dios vascón Oz, una divinidad, dueña del trueno y el relámpago.
GARCÍA CASTRO, J. A.: Op. cit., p. 429 y ASTUDILLO POMBO, H.: Fósiles ibéricos vinculados con el rayo, por el foklore español.

2 FERNÁNDEZ GUERRERO, Olaya. “El Hilo De La Vida. Diosas Tejedoras en la Mitología Griega”. Universidad Nacional de Educación a Distancia (La Rioja). 2012
Html: http://www.unirioja.es/genero/archivos/pdf/diosas_tejedoras.pdf
Fecha de consulta: 14 de febrero de 2016

3 Cuando era pequeña tenía una muñeca que se llamaba Marta, mi madre la ha guardado en el garaje durante años. Las pasadas navidades, la olvidada Marta salió de una caja, sucia y oxidada. Para volver a la vida del juego y los paseos por el parque junto a mi sobrina Alaia.


***

Euskal Herriko, Aragoiko eta Kataluniako Pirinioetako zenbait lekutan, artzainek “Marta” deitzen zieten ardi beltzei, eta haien aburuz, animalia horiek indar magiko boteretsua zeukaten artadia tximista eta gaixotasunetatik babesteko. Baina kristautasuna heldu zenean, gauza beltz guztiak madarikatuta zeudela zabaldu zen. Orduan, artzainak hasi egin ziren ardi beltzak apartatzen. Uste horren oinarria -Bizén d'o Rio Martínez historialariaren arabera–, agian, silex harriarekin (beltza den harria ehuneko handi batean) lotuta egon liteke, kultura desberdinetan, "tximista-harri"(1) deitua, eta uste zen botereak zituen zinginarria zela, zoritxar ezberdinei aurre egiteko. Gainera, harri mota hori gure arbasoek erabili zuten ebakitzeko tresnak egiteko.

Bestalde, denboran pentsatzeak agerian uzten du bizitzari buruzko hausnarketa. Gure existentziatik goaz zenbat denbora daukagun jakin gabe, baina ziur gaude mugatua dena. Greziako mitologian, gizaki bakoitzaren bizitzari buruzko kontzientzia hiru emakume irulek sinbolizatzen dute, Moirak alegia (Parkak Erromako usadioan, Laimak Baltikoko mitologian eta Nornak eskandinaviarrean). Zentzu horretan, esaten da denok dugula gure Moira, eta horrek esan nahi du nork bere partea duela (bizitzarena, zoriontasunarena, goibeltasunarena, etab.).

Hiru irule horien eskuen mugimenduak bizitzaren ibilia ordezkatzen du, eta bakoitzak, gizakion denboraltasunaren polo bat hezurmamitzen du: iragana, oraina eta etorkizuna. Iragana iruten duenak, esku artean, zabaltzen eta beste hari-zuntz batzuekin gurutzatzen joan den gure existentziaren haria dauka esku artean. Oraina lantzen duenak haria neurtzen du, ibilita dugun hari zatiak orain garenaren eta etorkizunean izango garenaren neurria, geratzen den hari zatia, ematen baitigu. Eta azken muturrean, hirugarren irulea dago, heriotza, haria guraizeekin mozten duena.

Irule horiek ezkutaturik lan egiten dute, kanpokoek ikus ez ditzaten, gauaren iluntasunean. Olaia Fernandezen “El hilo de la vida. Las diosas tejedoras en la mitología griega” izeneko artikuluaren arabera, jainko horiek, modu metaforikoan, gaur egun, emakumeek, etxean, burutzen duten ohiko lana ordezkatzen dute, askotan, ezkutuan egiten denez, baloratzen ez den lan garrantzitsua. Testu horretan, femeninotasunaren osagai batzuk jartzen ditu kolokan, aurreiritzi patriarkalen oinarriak, hobeto ikusi arazteko eta baloratuak izan daitezen.

“Moirak, Gauaren alabak izanik, ikusezina den horretan daude, ezkutuan, ordena maskulinoan onartzen ez den guztia sartzen den lekuan hain zuzen ere, legez kontrakoa eta klandestinoa bakarrik femeninoa den genealogia osatzen duelako”.(2)

Fotomuntatze honetan, sormenezko esperientziatik eragiten digun usadio kulturalari buruzko erreferentzia horiekin guztiekin hitz egiten dugu. Irule horiek berriz interpretatzetik abiatzen gara, egun argiz, gizonezkoaren begiradapean (Josebarena, nire bizilaguna). Lehen planoan, iragana agertzen da nire Marta panpinarekin,(3) haurtzaroarekin lotuta, jatorria ordezkatuz berdialak –Malagako mendietako fandango zaharra- dantzatzeko jantzi batekin. Erdian, oraina dago, aurpegia beltzez pintatuta, zantzu onen seinale; BiziGoruan, Mutur Beltzek iruten du gure bizi proiektua. Azkenik, urrunean, etorkizuna agertzen da Karrantzako aurpegi beltzeko ardiekin batera, silexezko lantza batekin haria mozteko prest –silexa Jaengo jatorria duen gure aitaren abizenarekin nahas daiteke gainera, hitz bien antzekotasunagatik-.

1 Euskaraz, izen desberdinak dauzka tximistak: ozpinarri, ozkarri, oneztarri y tximistarri. Izen horiek –arri atzizkia daramate, harria, eta oz edo ortz aurrizkiek Oz jainko baskoiari egiten diote erreferentzia, trumoi eta tximistaren jabea.
GARCÍA CASTRO, J. A.: Op. cit., 429. or eta ASTUDILLO POMBO, H.: Fósiles ibéricos vinculados con el rayo, por el foklore español.

2 FERNÁNDEZ GUERRERO, Olaya. “El Hilo De La Vida. Diosas Tejedoras en la Mitología Griega”. Universidad Nacional de Educación a Distancia (Errioxa). 2012
Html: http://www.unirioja.es/genero/archivos/pdf/diosas_tejedoras.pdf
Kontsulta data: 2016ko otsailaren 14a

3 Umea nintzenean, Marta izeneko panpina bat neukan. Gure amak urteetan gorde du jantzia. Iragan Gabonetan, Marta ahaztua kutxa zikin eta herdoildutik atera zen jolasaren bizira eta parkean zeharreko paseoetara itzultzeko nire lobarekin, Laiarekin.